viernes, 23 de septiembre de 2011

NIRE OPORRAK IBIZAN


 
Urte honetan, Ibizara joan naiz oporretan. Ibizako hegomendebaldean egon naiz, cala tarida deitzen den hondartza batean zegoen hotel batean. Hotel lau izarrekoa zen eta herrixka bat bezala eginda zegoen. Gauean eta arratsaldean aktibitate mordoak egiten genituen: waterpoloa, igeriketako lasterketak... Gauean espektakulo bat egiten zuten hamaikak arte eta azkenean, alchol gabeko diskoteka txiki bat antolatuta zeukaen eta hamaiketatik gaueko batak arte zabalduta zegoen. Lehenengo egunean, Cala Comte deitzen den hondartza batera joan ginen. Oso txikia zen eta berandu heldu ginenez, harri handi baten gainean geratu ginen. Bigarren egunean, egunean hoteleko hondartzan geratu ginen eta gauean Ibizara joan ginen. Hirugarren egunean Formenterara joan ginen. Han Ses Illetes deitzen zen hondartza babestu batera joan ginen, eta piraguismoa egin genuen. Asko gustatu zitzaigun Formentera. Hurrengo egunean, Ses Salines hondartzara joan ginen. Joaterakoan, Nire ama lagun batekin topo egin zuen eta hondartza bat gomendatu zion. Horregatik hurrengo egunean, goizean Cala D'Hort deitzen zen beste hondartza batera joan ginen. Marmoka bat ia ukitu zitzaidan aurpegian! Eta arratsaldean amaren laguna gomendatutako hondartzara joan ginen. Azken egunean, Ibizan igaro genuen eguna. Gaztelura igo genuen 42ºekin katedral bat ikusteko. Eta hori izan zen nire experianzia Ibizan.


No hay comentarios:

Publicar un comentario